Nola lerroka ditzaket ekuazioak berdin ikurrean? Oraingoz Math-ek ez du lerrokatzeko egiturarik. Horren ordez matrize bat erabil dezakezu. Adibidez, ondoko ekuazioa idazteko,
ondokoa idatzi behar duzu: matrix{
alignr x+y # {}={} # alignl 2 ##
alignr x # {}={} # alignl 2-y
}= ikurraren inguruko giltza hutsak beharrezkoak dira = eragile bitarra delako, eta, horregatik, alde bakoitzean adierazpen bat behar duelako. = ikurraren inguruko tartea murritz dezakezu matrizeko zutabe arteko tartea aldatzen baduzu:
Hona hemen beste adibide bat beste konponbide bat erabiliz: Ondoko ekuazioa idazteko,
trukua phantom honela erabiltzea da: ""3(x+4)-2(x-1)=3 x+12-(2 x-2) newline
""phantom {3(x+4)-2(x-1)}=3 x+12-2 x+2 newline
""phantom {3(x+4)-2(x-1)}=x+14Marratxo hutsen efektua lerroa ezkerrean justifikatzea da; testuaz hasten den lerroa (baita testu hutsa izanda ere) beti ezkerrean justifikatuta egongo da. "" alignl komandoarekin ordezka dezakezu. Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira |
||||||
|
|
||




