Skip to content

You are not logged in. Register orLog In

start:

 
 

Nola alda dezaket azpiformula baten letra-tipoa?

Honako karaktere-atributuetako bat erabil dezakezu:

  • italic a a forma etzanean idazteko.
  • baita ital a ere.
  • nitalic a a zutik idazteko (ez etzana-ren laburdura).
  • bold a a lodiz idazteko.
  • nbold a a zabalera normalean idazteko (ez lodia-ren laburdura).

Gainera Math-ek hiru letra-tipoen familia generikoaren multzo bat erabiltzen du:

  • font serif a a serif motan idazteko, gehienetan Times.
  • font sans a a sans serif motan idazteko, gehienetan Helvetica edo Arial.
  • font fixed a a letra-tipo finkoa da, gehienetan Courier.

Karaktere-atributuak adibide honetan bezala konbinatzen dira:

  • Sartu bold font sans A A lortzeko.

Karaktere-atributuak azpiformula oso bati aplika diezazkiokezu { } edo bestelako parentesiak erabiliz formula taldekatzen baduzu. Adibidea:

  • Sartu a b bold {c d} e cde idazteko.

Hainbat karaktere-atributu aplikatzean, barru-barruan dagoenak lehentasuna du adibidean ageri den bezala:

  • Sartu bold {a b nbold c d} abcd lortzeko.

Math-en erabilitako letra-tipoak aldatzeko, ikus FAQ #008.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira