Skip to content

start:

 
 

Nola alda dezaket formularen inguruko tartea?

Zure formula Writer-eko dokumentu batean txertatu baduzu, honela egin dezakezu:

Formula indibidual baten inguruko tartea aldatzeko, jarraitu urratsoi:

  • Hautatu formula.
  • Hautatu Formatua - Objektua.
  • Hautatu 'Itzulbiratu' fitxa.
  • Orrialde honetako 'Tartea' taldean, formularen inguruko tartea doi dezakezu.

Formula guztien inguruko tartea aldatzeko, jarraitu urratsoi:

  • Ireki estilista (Formatua-Estilista).
  • Egin klik marko-estiloetarako ikonoan (ezkerretik hasita hirugarren ikonoa).
  • Egin klik 'Formula' komandoan eta ondoren egin klik eskuineko botoiarekin estilistan.
  • Hautatu Aldatu... laster-menuan.
  • Hautatu 'Itzulbiratu' fitxa.
  • Orrialde honetako 'Tartea' taldean, formulen inguruko tartea doi dezakezu.

Gainera, Math-ek zenbait tarte txertatzen ditu zure formularen inguruan. Hori aldatzeko, jarraitu urrats hauei:

  • Ireki zure formula.
  • Hautatu Formatua - Tartea.
  • Egin klik 'Kategoria' komandoan eta aukeratu Ertzak laster-menuan.
  • Orain zure formuletako ezker- eta eskuin-marjinak alda ditzakezu.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira