Skip to content

start:

 
 

Nola zenbaki ditzaket ekuazioak?

Writer-eko dokumentuetan bistaratutako ekuazioak testu automatiko lehenetsia erabiliz zenbaki daitezke.

Idatzi fn paragrafo baten hasieran eta sakatu F3. Adibide-formula duen Testu automatikoa eta zenbaki-segida bat txertatuko du. Egin klik bikoitza formulan, formula editatzeko.

Ekuazioak kapituluka zenbakitu nahi badituzu, egin honako hau:

  • Egin klik bikoitza ekuazioaren zenbakietako batean.
  • 'Maila' zerrenda-koadroan, aukeratu zenbakitzen hastea nahi duzun kapitulu-maila.
  • 'Bereizlea' testu-koadroan, idatzi kapitulu-zenbakia eta formula-zenbakia bereiziko dituen karakterea.

Testu automatikoa aldatu nahi baduzu, Editatu-Testu automatikoa elkarrizketa-koadroa erabili beharko zenuke. Testu automatiko hori Estandarra taldean topatuko duzu.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira