Skip to content

start:

 
 

Nola sor dezaket goiburuko/orri-oineko informazioa OpenOffice.org-eko aurkezpen batean? Informazioa diapositiba guztietan agertzea nahi dut.

  • Jo aurkezpenaren "Atzeko planoaren ikuspegia" komandora [Ezkerreko erregelaren azpian hiru ikono txiki daude; erdiko ikonoa da "Atzeko planoaren ikuspegia", lauki baten antza du eta beheko ertza iluna du].
  • Testua sartzeko, adibidez, egin klik ezkerreko ertzeko "T" handiko ikonoan.
  • Sortu testu-sarrera bat aurkezpenean, sagua nahi duzun lekura arrastatuz.
Orrialde-/diapositiba-zenbakia txertatu nahi baduzu, jarraitu urrats hauei:
  • "Atzeko planoaren ikuspegian" zaudenean,
  • hautatu Txertatu - Eremuak - Orrialde-zenbakiak.
    OHARRA: Orrialde/diapositiben kopuru osoarentzat ez dago aukerarik, baina 'N(e)tik X. orrialdea" sartu behar baduzu, 'N(e) tik' zatia kodifikatu behar duzu.
Testua/logotipoak/eta abar gehitzea amaitutakoan, egin klik ezkerreko erregelako ezker-ezkerreko ikonoan. Ikono horren izena "Diapositiba-ikuspegia" da eta diapositibaren editatze-modura itzuliko zaitu. Zure aurkezpeneko diapositiba guztiek datuak sartuta izango dituzte "Atzeko planoaren ikuspegia"n.

Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira