Skip to content

start:

 
 

Calc FAQ 001

Nola ireki dezaket tabulazioz mugatutako fitxategi bat OpenOffice.org kalkulu-orrietan? Eta beste mugatzaileren bat erabiltzen badut?

ASCII fitxategiari ez bazaio '.txt' luzapena jarri, jar iezaiozu.

  • Hautatu: Fitxategia - Ireki

  • Arakatu ASCII fitxategia aurkitu eta hautatzeko

  • Hautatu Fitxategi-mota: 'Text - txt - csv (OpenOffice.org Calc)' Oharra: aukera hau zerrendaren bukaera aldera dago

  • Sakatu: 'Ireki'

  • Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu mugatzaile egokia. Ondoren, datuen aurrebista agertuko da. Balio batetik hurrengora dagoen zuriune-kopurua aldatu egiten bada, baina datuak zutabetan lerrokatuta ikusten badira, hautatu 'Zabalera finkoa'.