Skip to content

start:

 
 

Calc FAQ 004

Nola hauta dezaket kalkulu-orriko errenkada bat (edo multzo bat), inprimatzean orrialde guztietan errepika dadin?

Jarraitu ondorengo urratsei:

  • Ireki OpenOffice.org-eko kalkulu-orria

  • Hautatu errepikatu beharreko errenkada edo errenkadak

  • Hautatu Txertatu - Izenak - Definitu goitibeherako menuetan

  • Agertuko den elkarrizketa-koadroan, jar iezaiozu izena egindako hautapenari; esate baterako 'Nire_Izenburua'

  • Sakatu 'Gehiago>>'

  • Egin klik 'Errepikatu errenkada' kontrol-laukian

  • Sakatu Gehitu

  • Sakatu 'Ados'

  • Menuan, hautatu Formatua - Inprimatze-areak - Editatu

  • 'Errepikatu beharreko errenkada' zerrendan, hautatu 'Nire_Izenburua' (edo arestian errenkadei eman diezun izena)

  • Sakatu 'Ados'

Inprimatzean, izenburu-errenkada errepikatu egingo da orrialde bakoitzean. Ez duzu aldaketarik antzemango kalkulu-orriaren itxuran. Inprimatu aurretik orrialdeen aurrebista ikusteko, erabili Fitxategia Orrialdearen aurrebista komandoa. Kontuan izan izendatze-urratsa salta dezakezula - 'Errepikatu beharreko errenkadak' arearen bidez, errenkada-zehaztapena txerta dezakezu '$1:$3' sintaxia erabilita (errepikatu 1-3 errenkadak).