Skip to content

start:

 
 

Calc FAQ 008

Nola heda dezaket titulu zabala duen gelaxka bat kalkulu-orriko hainbat zutabetan?

Jarraitu ondorengo argibideei:

  • Hautatu titulua jartzeko erabiliko dituzun gelaxkak. Horretarako, egin klik lehen gelaxkan, sakatuta mantendu saguaren botoia eta arrastatu azken gelaxkaraino.

  • Menuan, hautatu: Formatua - Batu gelaxkak - Definitu

Gehienetan, sortutako titulu-testua zentratuta agertzea nahi izaten da. Horretarako:

  • Hautatu titulu-gelaxka

  • Menuan, hautatu: Formatua - Gelaxkak

  • Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Lerrokatzea' fitxa.

  • Testuaren lerrokatzean, hautatu 'Zentratuta'

  • Nahi izanez gero, beste aldaketa batzuk ere egin diezazkiokezu tituluaren testuari, elkarrizketa koadro honetan

  • Sakatu 'Ados'