Skip to content

start:

 
 

Calc FAQ 009

Nola biratu dezaket zutabe-izenburu bat zutabe estu batean sar dadin?

Bi aukera dituzu. Jarraitu ondorengo argibideei:

  • Hauta ezazu egokitu beharreko titulu-gelaxka

  • Menuan, hautatu: Formatua - Gelaxkak

  • Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Lerrokatzea' fitxa.

  • 'Testuaren noranzkoa' koadroan, saiatu aukera hauekin:

    1. Egin klik 'ABCD' jartzen duen botoi handian (letrak goitik behera antolatuta daude). Titulua bertikalki azalduko da: lehen karakterea gelaxkaren goialdean, bigarrena lehenengoaren azpian, etab. Sakatu 'Ados' efektua ikusteko
    2. Bestela, arrastatu zirkuluko puntutxo horia behealdera (edo, jarri '270' 'Graduak' koadroan). 270 graduko bira emango du titulu osoak. Sakatu 'Ados' efektua ikusteko. Egin probak puntu horiaren kokapenarekin.