Skip to content

start:

 
 

Calc FAQ 013

Kalkulu-orriko zenbait errenkada ezkutuan daude. Nola ikus ditzaket?

'Erakutsi' komandoaren bidez, hautatutako areako errenkada edo zutabe guztiak ikusgai egongo dira:

  • Hautatu ezkutuko errenkadak dituen area. Kalkulu-orri osoa hautatzeko, joan menura eta aukeratu Editatu - Hautatu dena (edo sakatu Kontrol-A)

  • Errenkada guztiak ikusteko, hautatu: Formatua - Errenkada - Erakutsi

  • Era berean, zutabe guztiak ikusteko, hautatu: Formatua - Zutabea - Erakutsi