Skip to content

start:

 
 

Calc FAQ 019

Nola sortzen dira gelaxkak inguratzeko marra edo ertz lodiak?

Jarraitu ondorengo urratsei:

  • Hautatu ertza aplikatu nahi diozun area

  • Menu-barran, hautatu Formatua -Gelaxkak, eta egin klik Ertzak fitxan

  • Ezkerraldeko goiko ikonoetako batean egin behar duzu klik, nolako ertza nahi duzun aukeratzeko.

  • Beheko diagraman, ertz-estilo pertsonalizatuak doituko dituzu, adibide gisa erakusten zaizkizun marretako bakoitzean klik eginez

Ertzaren lodiera aldatzeko:

  • Ertza hautatu behar duzu; horretarako, klik egin aukeratutako marran.

  • Eskuinaldeko koadroan, hautatu zabalera bat

  • Sakatu 'Ados'