Skip to content

start:

 
 

Calc FAQ 020

Nola txerta dezaket 'Orrialdea: 1/N' orrialde-zenbakia, kalkulu-orriko orrialde bakoitzean?

Orrialde-zenbakiak kalkulu-orriko goiburukoan nahiz orri-oinean sar daitezke. Inprimatzean eta inprimatzeko aurrebistan egongo dira ikusgai. Orrietan, ordea, ez dira ikusgai egongo. Orrialde-zenbakiak txertatzeko, jarraitu argibide hauek:

  • Menu-barran, hautatu Editatu Goiburukoak eta orri-oinak

  • Hautatu Goiburukoaren edo Orri-oinaren fitxa

  • Egin klik zenbakia agertzea nahi duzun lekuan (ezkerrean, erdian edo eskuinean)

  • Erabil daitezkeen datu-eremuak ikono gisa agertzen dira. Orrialde-zenbakiaren eremua txertatzeko, egin klik zenbaki-ikur [ # ] BAKARRA duen ikonoan. Oharra: Hauek dira kalkulu-orrietan erabil daitezkeen datu-eremu eta formatu bakarrak.

  • Idatzi 'Orrialdea:' testua

  • Orrialde-kopuru osoa txertatzeko, egin klik BI zenbaki-ikur [ ## ] dituen ikonoan

  • Idatzi '/' testua.

  • Sakatu 'Ados'