OOo instalatu dut, eta orain ezin ditut DOC fitxategiak Word-ekin ireki! Zer gertatzen da? OpenOffice instalatzean galdetu zaizu ea MS Office fitxategiak OpenOffice-rekin asoziatzea nahi duzun. Baietz erantzun duzu mota bakoitzari dagokionez (word, excel, etab.). ASOZIATZERIK EZ BAZENUEN NAHI, ZERGATIK ESAN DIOZU BAIETZ? Inoiz arakatzaileren bat edo irudiak ikusteko programaren bat instalatuko zenuen seguru asko. Halako programak instalatzean ere gauza bera gertatzen da. Asoziazioaren arazoa konpontzeko hainbat modu daude. Zoaz fitxategi-moten ezarpenera (tresna edo karpeten aukeretan egon beharko luke) 'Ordenagailua' ikonotik irekitako leiho batean. Ezabatu asoziazioa .doc, .xls, eta asoziatzea nahi ez duzun bestelako fitxategi-motei.
Itzuli FAQen indize-orrialde nagusira | Itzuli FAQ orokorren indize-orrialdera |
||||||



