Skip to content

start:

 
 

003 - Zer egin behar dut goiburukoa soilik dokumentuaren lehenengo orrialdean agertzeko?

Jarraitu ondorengo urratsei:

  • Ireki testu-tratamenduko dokumentu berri bat.

  • Sartu azaleko orrialdean (1.) nahi dituzun datu batzuk edo guztiak (edo bestela, sakatu Sartu tekla zenbait aldiz)

  • Hautatu Formatua -> Estilista

  • Egin klik Orrialde-estiloa ikonoan (ezkerretik laugarrena)

  • Egin klik bikoitza "Lehen orrialdea" izeneko Orrialde-estiloan. Orrialde-estiloaren izenak dokumentuaren azpiko egoera-barran agertu beharko luke. Puntu honetan zeure lehen orrialde-estiloa ere sor dezakezu. Nahi izanez gero, Estilista orain itxi dezakezu.

  • Hautatu Txertatu -> Eskuzko jauzia...

  • Hautatu "Orrialde-jauzia" aukeraren ondoko botoia. Ondoren, aukeratu hurrengo orrialdean erabiltzeko estiloa (aukeratu bat menuan; adibidez, "Estandarra").

  • Egin klik Ados botoian.

  • Orain bi orrialde izan beharko zenituzke. Jarri kurtsorea lehen orrialdean, eta ondoren goitibeherako menuetan hautatu Txertatu -> Goiburukoa-> Lehen orrialdea.

  • Goiburukoaren area bigarren orrialdean agertuko da. Erabili OpenOffice.org-eko tresnak goiburukoaren arean nahi duzuna txertatzeko.

Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira