Skip to content

start:

 
 

006 - Nola sor dezaket eskema-estiloko zerrenda zenbakidun soil bat? Itxura hau eduki behar du:


1. Zerrenda-izenburua
   1.1 Lehenengo elementua
   1.2 Bigarren elementua
   1.3 Hirugarren elementua

OpenOffice.org-en bi tresnak ematen dizute zerrenda zenbakidunak sortzeko aukera. Bat formatuaren Estilista da, goitibeherako menuan Estilista hautatuz atzitzen dena. Beste leiho bat irekiko du eta lehenespenez "Paragrafo-estiloak" ikusiko da. Ezkerrean bosgarren ikonoan klik egiten baduzu, "Numerazio-estiloak", zenbaki-estilo lehenetsien zerrenda ikusiko duzu. Beste tresna numerazioaren tresna-barra da. Testuaren tresna-barraren ezkerreko muturrean (letra-tipoaren izena, tamaina eta abar bistaratzen dituen barra), ezkerrerantz dagoen gezi txiki bat dago. Egin klik gainean. Orain numerazioaren tresna-barra ikusiko duzu. Gezi hori ez duzu ikusiko numerazio-estilo bat esleituta ez duen testu-area batean bazaude. Goiko zerrenda soilarentzat nahi duzun numerazioa numerazio-estilo lehenetsietan definituta dago. Behar duzun estiloa ez badago, zeure estilo propioak ere sor ditzakezu. Goiko zerrenda sortzeko jarraitu urrats hauei:

  • Idatzi testua. Erabiltzen duzun paragrafo-estiloak ez du garrantzirik. Prozedura hori "Testu-gorputza" paragrafo-estiloa erabiliz probatu zen.

  • Hautatu testu osoa arrastatu funtzioa erabiliz.

  • Egin klik bikoitza "Numerazioa 5" numerazio-estiloan. Zerrenda-zenbakiak (baina ez azpizenbakiak) agertu beharko lirateke.

  • Egin klik testuaren tresna-barran eskuineko muturrean ezkerrerantz dagoen gezian. Numerazioaren tresna-barra agertuko da.

  • Jarri testu-kurtsorea "Lehenengo elementua" jartzen duen zerrenda-elementuan.

  • Egin klik numerazioaren tresna-barrako eskuinerantz dagoen gezian (bakarra). "Eraman maila bat behera" izena du. Elementu horrek orain "1.1" zenbakia eduki beharko luke aurrean.

  • Errepikatu goiko urratsa beste azpizerrendako elementuentzat.

Zeure zerrendako numerazio-estilo propioa egin behar baduzu, lehendik (Estilistan) dagoen estilo baten antzekoa hautatzea iradokitzen dizugu, eta ondoren eskuineko botoiarekin klik egitea laster-menua agertzeko. Hautatu "Berria..." hautatutako estiloan oinarrituta estilo berri bat sortzeko. Fitxa askoko elkarrizketa-koadro bat agertuko da eta han zeure numerazio-estilo propioa konfigura dezakezu. Bide batez, goiburuko-numerazioa modu berean ezar dezakezu. Goiburuko-maila bakoitzari paragrafo-estilo desberdina eslei dakioke (adibidez, 1. goiburukoa, 2. goiburukoa, 3. goiburukoa), baina denei NUMERAZIO-estilo bera esleituko zaie, zerrendako zenbakiak behar bezala egon daitezen. Oharra : OpenOffice.org-ek askotan numerazioa zailduko du honako ekintzak egiten dituzunean:

  • Eman atzera teklari numerazio-estilo baten ondorengo estiloan zaudenean.

  • Txertatu zenbakitu gabeko estiloak zenbakitutako estilo artean.

  • Ezarri irteera HTML formatuan ondoz ondokoak ez diren zenbakitutako eta zenbakitu gabeko estiloekin

Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira