Skip to content

start:

 
 

016 - Nola ken ditzaket nire dokumentuan, adibidez posta elektronikoko mezu batetik, itsatsitako eskuzko lerro-jauziak?

Jarraitu ondorengo urratsei:

  • Hautatu Editatu -> Bilatu eta ordeztu

  • Agertuko den elkarrizketa-koadroaren ezkerrean, behealdean, egin klik "Adierazpen erregularrak" aukeraren ondoko laukian.

  • "Bilatu:" eremuan, idatzi honako hau: ^$ Adierazpen erregular horrek paragrafo-markatzaile baten bila hasteko dio '$' paragrafo baten hasieran; hau da, paragrafo huts baterako programatzaile-terminoak.

  • Egin klik "Bilatu" botoian

  • Eskuzko lerro-jauzia zuriune-karakterearekin ordezteko, sartu zuriune bat "Ordeztu honekin" eremuan, eta, ondoren, egin klik "Ordeztu" botoian.

  • Eskuzko lerro-jauzia ezerekin ordezteko (kendu karakterea), egin klik "Ordeztu" botoian ("Ordeztu honekin" eremuan ezer sartu gabe)

  • Ordezteko eskuzko lerro-jauzi asko badituzu, "Ordeztu guztiak" botoia ere erabil dezakezu. Komeni da dokumentua gordetzea aukera hori erabili aurretik, espero gabeko portaera izaten badu ere.

Oharra: adierazpen erregularrak ez dira "Ordeztu" eremuan lan egiteko agertzen.

Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira