Skip to content

start:

 
 

017 - Nola babes (blokea) dezaket testuko sekzio bat, edukia aldatua izan ez dadin?

Jarraitu hurrengo urratsei testuko sekzio bat babesteko:

  • Idatzi edo txertatu nahi duzun testua

  • Hautatu babestu nahi duzun testua

  • Goitibeherako menuan, hautatu Txertatu -> Sekzioa

  • Egin klik "Babestuta" aukeraren ondoko laukian

  • Ezarri sekzioari izena (edo hartu esleitutako izen lehenetsia)

  • Egin klik "txertatu" laukian

  • Sekzioan pasahitza sor dezakezu. Hala, pasahitza ez duen inork ezingo du sekzioan jarritako babesa kendu.

Babestutako sekzioan pasahitza txertatzeko, egin honako hau:

  • Goitibeherako menuan, hautatu Formatua -> Sekzioak

  • Hautatu nahi duzun sekzioaren izena (kasua hori izanez gero)

  • Egin klik "Pasahitzez babestuta" aukeraren ondoko laukian

  • Agertzen den elkarrizketa-koadroan, sartu pasahitz bat eta berretsi pasahitza.

  • Egin klik Ados botoian (pasahitza elkarrizketa-koadroan)

  • Egin klik Ados botoian (formatua sekzioaren elkarrizketa-koadroan)

Jarraitu urrats hauei lehendik babestu duzun sekzio bat aldatzeko:

  • Goitibeherako menuan, hautatu Formatua -> Sekzioak

  • Sartu pasahitza agertuko den elkarrizketa-koadroan (soilik pasahitza babestuta badago agertuko da); egin klik Ados botoian

  • Hautatu nahi duzun sekzioaren izena (kasua hori izanez gero)

  • Egin klik "Kendu" botoian

  • Egin klik Ados botoian

  • Egin nahi dituzun aldaketak

  • "Babestu testuko sekzio bat" aukerako argibideen urratsei jarraitu, goian, sekzio-babesa berriro aplikatzeko

Gogoan izan sekzio bati pasahitza jarri ondoren, testuaren sekzio horretara sartzeko aukera emango dizun edozein elkarrizketa-koadro agertu aurretik pasahitz hori eskatuko dizula programak.

Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira