Skip to content

start:

 
 

035 - Izartxoa erabiltzean [ izartxoa = * ], OpenOffice.org-ek izartxoa kendu [ * ] eta testua letra lodiz ematen du. Nola alderantzikatzen da ezarpen hori?

Hitz baten aurretik edo ondoren izartxo bat [ * ] jarriz gero hitzak letra lodi egin daitezke sagua erabili gabe. Antzera, azpimarra bat [azpimarra = _] hitz baten edo batzuen aurrean edo atzean jarriz gero hitzak azpimarratuko dira.

Ezarpen hori alderantzikatzeko, jarraitu urrats hauei:

  • Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa/Autoformatua-[Aukerak]

  • Zerrendaren goian, egin klik "Automatikoki *lodia* eta _azpimarra_" aukeraren ondoko kontrol-laukian aukera hori desautatzeko.

  • Egin klik 'Ados' botoian elkarrizketa-koadroaren behealdean, aldaketa aplikatzeko.

Automatismoei buruz gehiago jakiteko: (#025).

Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira