|
|
Nola aplikatubaldintzapeko formatua gelaxka bati
OpenOffice.org dokumentazio-proiektuareneskutik
Edukien aurkibidea 1. Sarrera: adibide batLiburu-saltzailea zara, eta egunero saltzen dituzu liburuak. Astean saldutako liburu-kopurua koloretan nabarmendu nahiko zenuke: emaitza 100 baino gutxiago bada, horiz, eta 100 baino gehiago izanez gero, urdinez. Horretarako, bi estilo berri (kolore bakoitzeko estilo bat) eta bi formatu-baldintza sortu behar dituzu: bata 100 baino zenbaki txikiagoentzat, eta bestea, 100 edo 100 baino handiagoentzat. Egin dezagun, bada! 2. Estilo berria sortzeaEstilo berria sortzeko, lehenik eta behin, ireki Estilista:
Estilista leihoaren barruan, erabiltzeko prest dauden zenbait estilo dituzu. Lehenetsia estiloa erabiliko duzu, zuk zeuk sortutako estiloaren oinarri gisa:
Estilistan, sortu berri duzun estiloa agertuko da eman diozun izenarekin. 'Horia' estiloa sortzeko, errepikatu azaldu ditugun urratsak.
3. Baldintzapeko formatua aplikatzeaZifrak idatzi dituzu, formulak sartu dituzu gelaxketan, eta, orain, koloretan jarri nahi dituzu. Adibide honetan, [B9] gelaxka koloreztatuko duzu.
Ikusi emaitza: idatzi '122' [B9] gelaxkan, eta kolorea aldatu egingo da! | |||||
| | ||






