|
|
Nola formateatu kalkulu-orriaOpenOffice.org dokumentazio-proiektuaren eskutik
Edukien aurkibidea:
1. Estilo bat aplikatzeaA. -- gelaxkari Ireki Estilista:
Estilista leihoaren barruan, erabiltzeko prest dauden zenbait estilo dituzu. Lehenetsia hauta dezakezu, zuk nahi bezala moldatzeko:
Ikus dezagun Zenbakiak fitxako Moneta ezarpena. Zein monetarekin lan egin nahi duzun hauta dezakezu hemen. Jarraian, kategoria horretan klik eginez gero zer agertuko zaizun ikus dezakezu:
'Aukerak' sailean, bistaratu nahi dizun dezimal-kopurua, zenbaki negatiboen kolorea, etab. aukeratu ahal izango dituzu. Aukerak egiten dituzunean, egin klik Ados botoian, eta Estilo Lehenetsiarekin formateatutako gelaxka guztiak ezarpen berrien arabera aldatuko dira. Oharra: Ez baduzu gelaxkaren baten estiloa onartu nahi, hauta ezazu eta Lehenetsi estandarra aldatu beharrean, aukeratu Berria...., laster-menuan (eskuineko sagu-botoia sakatuta irekiko da) Bide horretatik, zuk zeuk egindako estiloa sortu ahal izango duzu. Errepikatu estilo Lehenetsia aldatzeko azaldu ditugun urratsak. Ondoren, jar iezaiozu izena estilo berriari Antolatzailea fitxan, eta sakatu Ados, estilo berria Estilistaren leihoan ager dadin. Gelaxka batean aplikatzeko, koka ezazu kurtsorea gelaxka barnean, eta egin klik bikoitza Estilistako estiloaren izenean. B. -- orrialdeari Oraingoan ere, Estilistaren barnean jazoko da guztia.
Kontu egin, Orrialdea fitxari:
Azter dezagun orain beste fitxa interesgarri bat: Orria.
2. Autoformatua erabiltzeaOharra: eginbide hau erabiltzeko, gelaxka-area bat nabarmendu behar duzu; izan ere, funtzio honek ez du soilik gelaxka batentzat edo birentzat balio; aitzitik, areentzat erabiltzen da. Formateatzeko, Formatua menuko 'Autoformatua' hauta dezakezu, edo, bestela, klik egin ikono honetan:
Nahi duzuna aukeratzeko, formatu-izen batean klik egin besterik ez duzu! Zuk zeuk ere sor ditzakezu formatuak, jakina (ikus eskuineko Gehitu.... botoia), eta, gero, nahi izanez gero, ezabatu egin ditzakezu, esaterako, uneko modarekin bat ez datozela ikusten baduzu! Gehiago sakatzean, formateatzeko aukera gehiago agertuko zaizkizu. Aldatzen badituzu, Autoformatua leihoko aurrebistan ikusi ahal izango duzu emaitza. Oharra: Autoformatu-ekintzaren bat desegin nahi baduzu, hautatu estiloa aplikatu diozun area, egin klik eskuineko botoiaz bertan laster-menua agertzeko, eta aukeratu 'Lehenetsia'. 3. Galeriako gaiak erabiltzeaGelaxka-estiloen multzoak dira Gaiak; beren ezarpenak finkoak dira, baina estilo trukagarriak dituzte. Honela egiten dute lan:
Halaxe da, bai; gaiak erabili ahal izateko, beharrezkoa da kontzeptuak apur bat menderatzea, baina oso erraz ikas daiteke! 4. KredituakEgilea: Sophie Gautier Eskerrak: Richard Holt-i (zuzentzailea eta OOo-ko laguntzailea) Integrazioa: Gianluca Turconi Azken aldaketa: 2002ko otsailaren 18a Kontaktuak: OpenOffice.org dokumentazio-proiektuahttp://whiteboard.openoffice.org/doc/ Itzulpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (hizkpol@ej-gv.es)
| |||||
| | ||








