|
|
Nola zehaztu inprimatzeko ezarpenakOpenOffice.org dokumentazio-proiektuaren eskutik
Edukien aurkibidea1. Area inprimatzeaOpenOffice.org-ek kalkulu-orriko zati bat inprimatzeko aukera ematen dizu. Ikus nola egin daitekeen:
2. Orriaren aukerakOrria inprimatzeko aukera gehientsuenak Formatua -> Orrialdea menu-komandoan, Orria fitxan aurkituko dituzu.
Ez du azalpen handirik behar, Eskala atalekoak izan ezik, ilun samarra baita:
Orrialdearen Aurrebistatik ere joan zaitezke leiho horretara, Tresna-barrako azken ikonoan klik eginez. 3. Orria inprimatzeaBadago truku bat orri-multzo bat edo laneko liburu bateko zenbait orri azkarrago inprimatzeko (demagun 2. eta 4. orria inprimatu nahi ditugula modu honetan):
Oharra: gauza bera txertatu nahi baduzu hainbat orritan, hauta itzazu orriak arestian inprimatzeko erabili duzun prozedura berarekin; ondoren, txertatu datua gelaxka batean, eta hautatutako gelaxka guztietan errepikatuko da datu hori. (Ikatz-papera erabiltzea bezain erosoa da!) Inprimatzeko beste aukera batzuk ere eskura izango dituzu menu-barrako Fitxategia - Inprimatu... komandoan. 'Aukerak' botoia sakatuz gero, orrialde hutsak kendu ahal izango dituzu edo hautatutako orriak soilik inprimatu. Orria inprimatu aurretik orrialde-jauziaren aurrebista ikusteko:
Inprimatuko diren sekzioak ertz urdinez nabarmenduko dira. 4. KredituakEgilea: Sophie Gautier Itzulpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (hizkpol@ej-gv.es) Eskerrak: Richard Holt-i (zuzentzailea eta OOo-ko laguntzailea) Integrazioa: Gianluca Turconi Azken aldaketa: 2002ko otsailaren 24a Kontaktuak: OpenOffice.org dokumentazio-proiektuahttp://whiteboard.openoffice.org/doc/ | |||||
| | ||






