Skip to content

start:


Nola babestu orria edo gelaxka

OpenOffice.org dokumentazio-proiektuaren
eskutik


Edukien aurkibidea

  1. Orria babestea
  2. Gelaxka babestea
  3. Kredituak


1. Orria babestea

Orriko gelaxka guztiak idazketaren kontra babesteko, ondokoa egin behar duzu:

  • Menu-barran, hautatu Tresnak - Babestu dokumentua;
  • Orria... hautatzen baduzu, uneko orria besterik ez da babestuko idazketaren kontra.
  • Aldiz, Dokumentua... hautatzean, dokumentu osoa (laneko liburua) babestuko da.

Ez duzu pasahitza sartu beharrik, nahikoa da Ados botoia sakatzea, elkarrizketa-koadroaren leihoa ixteko, ezer idatzi gabe. Pasahitza sartzen baduzu, berriz, eskatu egingo zaizu gelaxkak edo orria aldatu nahi duzun bakoitzean.

Babesa kentzeko, aukeratu berriz ere Tresnak - Babestu dokumentua, eta desautatu Orria edo Dokumentua... aukera; gero, idatzi zure pasahitza (eskatzen zaizunean).

2. Dokumentuaren barneko gelaxka bat edo gelaxka-multzo bat babestea

  • Hautatu orriko gelaxka-multzo bat edo gelaxka guztiak, KTRL+A sakatuta edo errenkaden eta zutabeen goiburukoen arteko laukizuzen grisean klik eginez,
  • Hautatu Formatua menuko Gelaxka, eta agertuko den elkarrizketa-koadroan, egin klik Gelaxka-babesa fitxan,
  • Desautatu Babestua izeneko kontrol-laukia (gelaxkak babestuta daude lehenespenez),
  • Ondoren, hauta itzazu babestu nahi dituzun gelaxkak,
  • Manu-barran, hautatu Tresnak-Babestu - Orria...,
  • Formatua - Gelaxka aukeratu, eta berriz ere Babestua kontrol-laukia hautatzen baduzu, hautatutako gelaxkak babestuko dituzu.

3. Kredituak

Egilea: Sophie Gautier

Itzulpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (hizkpol@ej-gv.es)

Eskerrak: Richard Holt-i (zuzentzailea eta OOo-ko laguntzailea)

Integrazioa: Gianluca Turconi

Azken aldaketa: 2002ko otsailaren 24a

Kontaktuak: OpenOffice.org dokumentazio-proiektuahttp://whiteboard.openoffice.org/doc/