|
|
Nola egin "Posta-batzea" Calc-eko kalkulu-orri batetikOpenOffice.org dokumentazio-proiektua
Edukien aurkibidea
1. Datu-basearen iturburua sortzeaOpenOffice.org-en posta-batzea egiteko, kalkulu-orria datu-basearen iturburu bihurtu behar duzu, Beamer-aren barruan bistaratu ahal izateko. Kalkulu orria behar zenituen datuak dituzula bukatu duzunean, egin klik Fitxategia-Gorde komandoan, nahi duzun direktorioan .sxc formatuan gordetzeko. Orain, orria itxi dezakezu. Tresnak menuan, hautatu Datu-iturburuak... Ezkerrean, lehendik sortutako eta datu-iturburuen kudeatzailean erregistratutako datu-iturburuak ikus ditzakezu. Zure datu-iturburuak gordetako kokalekura arte arakatu besterik ez duzu egin behar, eta hura hautatu.
Aholkua: Metodo hori sisteman lehendik duzun edozein datu-iturbururen mota OpenOffice.org Suiten erregistratzeko erabil dezakezu. 2. Posta-txantiloia sortzea
Eremu denak txertatutakoan, erregistroak batzeko prest zaude. 3. Batzea
Orain, erregistroak bat ditzakezu. Beamer-aren tresna-barran, azken aurreko ikonoak hainbat gutun bistaratzen ditu. Egin klik han, antolatzeko tresnetara joateko:
Ondoko leihora joango zara:
Hautatutako erregistroekin erabiltzeko fitxategi bat egongo da. Fitxategiari izena jartzeko, datu-iturburuko edozein eremu-izen har dezakezu kontuan. Erregistroak batzeko eragiketa bukatu da! 4. Posta orrialdekatzeko trukuakAgian zaila egingo zaizu, metodo hau erabiliz, posta-txantiloia behar bezala bistaratzea. Izen guztiak behar bezala daude zuk nahi dituzun lerroetan? Zuriunerik falta da eremuren batean? Nola saihets ditzakezu lerro zuriak, helbide batzuek lerro bakarra behar dutenean eta beste batzuek bi? Horiek ondoren erantzungo ditugun galderetako batzuk baino ez dira. Nola kontrola dezakezu posta-txantiloiaren orrialdekatzea? Erregistroak dokumentuan bistara ditzakezu batu aurretik. Horretarako, begiratu Beamer-aren tresna-barrari.
Eskuineko hirugarren ikonoa Datuak Eremuetan izena du. Hautatu erregistro bat eta egin klik ikonoan: zure posta-txantiloiko eremuak hautatutako erregistroko datuekin beteko dira. Ekintza hori nahi adina aldiz errepika dezakezu orrialdekatzea kontrolatzeko eta zure posta-txantiloia doitzeko, helbide guztiak behar bezala bistara daitezen. Ez dituzu erregistroak berriro hautatu beharrik, egiaztapenak egin ondoren. Nola ezabatzen dira helbide-lerro zuriak?HELBIDEA_2 eremuan erregistro guztietako datuak ez daudela esan behar da. Jarri kurtsorea HELBIDEA_2 eremuaren aurretik zure posta-txantiloian. Sakatu KTRL+F2 tekla-konbinazioa eremuen elkarrizketa-koadroaren leihoa irekitzeko. Aldatu Funtzioak fitxara.
Hautatu Ezkutuko paragrafoa eremu-estiloa eta txertatu ez(eremu-izena)' baldintza gisa. Gure adibidean ez(HELBIDEA_2) izango da. Ondoren, egin klik 'Txertatu' botoian funtzioa dokumentuan txertatzeko. Eskerrak : Richard Holt, proba-zuzentzailea eta OOo-eko laguntzailea Integrazioa : Gianluca Turconi Azken aldaketa: 2002ko otsailaren 16a Kontaktuak : OpenOffice.org dokumentazio-proiektua http://whiteboard.openoffice.org/doc/index.html Itzulpena : Gianluca Turconi
|
|||||
|
|
||






Hautatu behar dituzun erregistroak: 


